XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibar ilunetatik banabil ere, ez nago gaitz-beldur,
Zu nirekin baitzaude:
zure zigorra eta makila,
hauek dira nire poza.

Atontzen didazu mahaia,
etsaiak dauzkadala begira;
olioz gantzutzen didazu burua,
gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean,
neure bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naiz biziko
luzaroen luzaro.

Aintza Aitari, eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Ant. Jauna dut Artzain, ez naiz ezeren beharrean; larre guritan Hark nau etzan.

Jainkoaren hitza 1 Pe 1, 18-21

Badakizue, zuen gurasoengandik hartutako biziera hutsaletik ez zaretela gauza ustelkorrez erosiak izan -ez urrez, ez zilarrez-,